3.mailako Igor Piñeirok "Juanita Ibaibarriaga" literatur saria lortu du

3.mailako Igor Piñeirok herri mailan ospatzen den "Juanita Ibaibarriaga" literatura lehiaketa irabazi du "Ekaitz,Hodei eta altxorra" ipuinarekin.
Urtero ospatzen da literatur saria eta Ermuko ikastetxeek hartzen dute parte ( Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. maila)
Eskolabarrin jorratzen diren Hizkuntz Proiektuetako bat da "Ipuina" eta lehenengo hiruhilekoan lantzen da geletan.
Ipuin ezberdinak irakurri, beraien ezaugarriak behatu eta landu ondoren, ipuina idazteari ekin zioten ikasleek.
Udaletxeko Euskera sailak ebaluatu eta gero irabazletzat jo dute Igorrena.
Sari banaketa Haur liburutegian izango da abenduaren 1ean 18:00etan.
ZORIONAK IGOR!!!

%user(r)en irudia
Lutxi Pérez