
"Eskola Jasangarria" errekonozimenduaren prozesua gainditu dugu eguneroko funtzionamenduan Eskolako Agenda 21 programak markatzen dituen jasangarritasuneko printzipioekin koherentzia frogatu dugulako. Diploma jaso dugu Urdaibai Biosfera Erreserban ospatu den emanaldian, Madariaga Dorretxean, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan. Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi zuenez, «ingurumen-gaietan euskal ikasleek jakintza-maila handia dute; hori dela eta, irakasle bilakatzen dira, Euskadiko hainbat ikastetxek Eskolako Agenda 21 programaren barruan eskaintzen dituzten trebakuntza- eta dibulgazio-jardueretan ikusten den moduan». Urkullu Lehendakaria, Cristina Uriarte eta Ana Oregi Sailburuak emanaldian izan dira, Eskolako Agenda 21 programaren barruko ekimenetan inplikatu eta parte hartu izanagatik nabarmendu diren ikastetxeetako ikasleak zein irakasleak errekonozitzeko ekitaldian. «Ikasleok irakasle bilakatzen zarete, ikasi duzuen guztia ezagutarazten duzue. Gaur jaso duzuen errekonozimenduari ohore egiten diozue, eta kontzientzia eta ingurumen-ohiturak zabaltzeko lan egiten duzue. Gaur zuen konpromisoa errekonozitu dizuegu», gaineratu du lehendakariak. «Errekonozimendu hau altxor bat da, ingurumena bezalaxe. Mesedez, ez ezazue gorde errekonozimendu hau zuentzat. Izan zaitezte ingurumenaren enbaxadore, egin ezazue lan konpromiso hau gizartean hedatzeko».
