Egin DEIArekin bat

Eskolako Agenda 21 programa urte batzuetan garatu eta gero, Eusko jaurlaritzak jasangarritasuna oinarrizko zutabe bezala daukan Eskolabarri Ikastetxearen lana, prozedurak eta esperientzia errekonozitu zituen. 2008an “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eman zion eta harez geroztik, ziurtagiria daukaten ikastetxekin batera IRAES 21 sareko kidea da. Aurreko ikasturtetik, ikasleek hartzen dute protagonismo osoa IRAES 21ikasleak azpi-sarean, esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan parte hartzen. Orain, Brasilen eta Euskadin ateratako garapen jasangarriaren alorreko Gazteen Arduren Gutunen balioa eta konpromisoa aldarrikatu nahi dituzte eta maiatzean ospatutako Euskadiko gazteen konferentzian egindako DEIArekin bat egitera animatzen zaituztete beheko helbidean sinatuz.

 http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/p/iraes21-ikasleen-deia.html 

                                                        Eskolabarriko Ingurumen Batzordea

Brasileko Gutuna eta Euskadiko Gutuna irakurtzeko klikatu behekoan

http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/p/brasileko-gutuna.html

Imagen de Marijo
Marijo