I-Memorial solidarioa (Urko 12h Non Stop)

Larunbatean, I- Javi Alberdi Memorial solidarioa (Urko 12h Non Stop) ekitaldia antolatu zuten Ermuan HiruTxikiakTrail eta Artarrai taldeek. Gure eskolako familiok ere parte hartu genuen herriko ekintza solidario honetan. Hunkigarria izan zen mugikortasun murriztua daukaten pertsonak besteen laguntzari esker Urko tontorrera heltzen ikustea. Txartelekin ateratako diruarekin, Ermuko Hugok duen  "entzefalopatia epileptiko"-aren,  sendabiderik eta tratamendurik gabeko gaitzaren, ikerketarako izango da. Eskolabarri beti inklusioaren alde. Asko disfrutatu genuen!

%user(r)en irudia
Ana