2. eguna Hondarribian

Oso gau ona pasatu dugu, eta altxatzerakoan ez zuen euririk egiten, honegatik, gosaldu eta gero herritik bisita gidatua egin dugu. Hondarribiko historioari buruz ikasi dugu, eta gaur egungo ohiturekin duen zerikusia. Gazteluan, harresian, elizan... eta gainerako leku historikoetan ere egon gara, oso interesgarria izan da. Aterpetxera bueltatzerakoan euria indar gehiagoz hasi da, baina dagoeneko aterpetxetik oso gertu geunden. Berta bazkari gozoa genuen zain eta gero gure aisialdia. Orain priektuan eta tailerrean lanean gaude, jolasteko eta askaltzeko deskantzatzen.

Gaur, seguruenik, atzo baino arinago lokartuko garela, ez baikara geldi egon egun osoan. Zuen iruzkinak irakurri ditugu eta asko guatatu zaizkigu. Eskerrik asko eta bihar arte!!!

 

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Laura