25. urteurrena

25 urte ilusioz beteta.

Orain dela 25 urte, garaiko irakasle talde batek ausardiaz eta konpromisoz betetako erabakia hartu zuen eta eskolaren itxiera saihezteaz gain, eskola eraldatu egin zuten ESKOLABARRI KOOPERATIBA ELKARTEA sortuz. Ekintzaileago eta modernoago den eskola bat sortuz. Euskalduna eta Euskal Herriko, bereziki Ermuko kulturan oinarrituta dagoen hezkuntza eskeintzen duen eskola izanez.

Hasierako lehenengo urrats horiek oso zailak izan ziren. Ikasle gutxi, diru arazo larriak…. baina hala ere, Goienkaleko Haur Hezkuntzako instalazioaren berriztapen integrala burutu genuen. Pixkanaka-pixkanaka, lan eginez, gogoz eta proiektu berri baten eskutik, ikasgelak umez betetzen hasi ziren eta Goienkale-Iparragirre instalakuntzetan ume guztiak sartzeko arazoa izan genuen. Momentu horretan Santa Ana kalean dagoen eraikinera mugitzeko aukera izan genuen, baina instalakuntzak ez ziren Eskolabarriko eragile guztien artean lantzea nahi genuen Hezkuntza Proiekturako espero genituenak. Hori horrela izanik, handitze plana lantzen hasi ginen eta 2017an  ametsa egi bihurtu zen. Santa Anako instalazio guztiak berriztu genituen eta eskola berri bat lortu genuen. Geroztik, gure nahia, hezkuntza kalitatean ahalik eta eragin handien izatea da, gure nortasun kooperatiboari jarraituz. 

Urriak 25erako, egun ofiziala denez, hainbat ekintza prestatu ditugu denon artean eskolako urteurrena ospatzeko: Hormairudiak eskola apaintzeko, bertsoak eta noski, sorpresak ere egongo dira. Jarraitu ahal duzu aurkezpena, astelehenean bertan 11:30 ondoko esteka jarraituz.

Ikasturtean zehar, osasun egoerak hobera egiten duen heinean, eskolak merezitako ospakizun berezi bat izango du.

Mila esker Eskolabarrin konfidantza izan duzuen guztioei.

ZORIONAK ESKOLABARRI!

“Bizitzen ikasteko, haurrentzat egina”

       
%user(r)en irudia
Eskolabarri