3. mailan gaude!

Kaixo! 3. mailako neska mutilak gara.

Nahiko urdurik hasi genuen ikasturte berri hau, baina hain zaila ez dela ikusten ari gara. Oso pozik gaude lan tresna berriak ditugulako: boligrafoak, koaderno handiak, hiztegiak...  Baina, gehien gustatzen  zaizkigunak agenda eta “nire lan karpeta” izan dira. Boligrafoekin idazten hasi gara eta arlo bakoitzean kuaderno bat dugu. Gai berriak ikasteko prest gaude!

%user(r)en irudia
Pilar Prieto