Baietz 200 kilo arroz bildu!

“Zaporeak” gobernuz kanpoko elkarteak solidaritateari eskua eman nahi dio, greziako errefuxiatuei jaten ematen jarraitzeko. Une honetan duten janari eta baliabide ekonomikoekin bi hilabete bizirauteko besterik ez dute izango,Lesbos islako errefuxiatuei jaten emateko.

Horregatik, produktu bilketa kanpaina jarri da martxan. Eibarren dilistak jasoko dira, Bergaran pasta, eta Ermuari arroz borobila egokitu zaio. Aurtengo erronka 2019an eskolan batu genituen 194 kiloak gainditzea da. Ikastetxe eta kolektibo anitz bildu dira arroza jasotzen laguntzeko. Horien artean Eskolabarri, beraz, ekarri arroz paketeak eskolara. Bilketa egunak martxoaren 23tik apirilaren 14ra izango dira.

Beste alde batetik, apirilaren 17an, Ermuan egingo den Tuper Solidarioa egitasmoan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Beraz, Ermuak erronka bikoitzari egin beharko dio aurre. Guztion artean lortuko dugu!!

%user(r)en irudia
Jasone Izarra