Batzordeen eraketa.

Guraso agurgarriok:

 

Dakizuenez eskolan hiru batzorde ditugu: Ingelesa, Euskera eta Ingurumen batzordea.  Euskeraren normalizazioa eta Ingelesaren erabilera bultzatzea da hizkuntza batzorde bi hauen helburua eta Ingurumen batzordea bestalde, eskolako Agenda 21aren plangintza eta ebaluaketaz arduratzen da.

Dagoeneko 4., 5. eta 6. mailako ikasleak "Hauteskundeak" proiektuan murgilduta daude eta jo ta ke ari dira kandidatura aurkezpenak, mitinak, propaganda prestatzen... 

Guztion artean (familia, ikasle eta irakasle) proiektu hau aurrera eramateko, familien ordezkari bolondresak besterik ez dira falta.

Animatu eta izena eman eskolan, emailez, umeen bidez, web orrian, formularioa betetzen edo telefonoz deitu.

Ongi etorriak izango zarete!!!!!

 
%user(r)en irudia
English Commission