Pasa den ostiralean, 6.mailako ikasleek "Energia berriztagarriak hobeto ezagutzen" aurkezpenean parte hartzeko aukera izan zuten.
Natura Zientzietan landutako "Materia eta energia" gaiari amaiera emateko, Iberdrolako Javi Garcia ingeniaria gonbidatu zuten bideo-deia saiora. Honek bere laneko proiektuei buruz hitz egin zieten.
Ikasleek atenzio handiz jarraitu zituzten Baltiko Itsasoan eraiki duten Parke Eolikoari buruz eman zituen azalpenak. Gainera, aurkezpenaren ondoren, neska-mutilak gogotsu ibili ziren galderak egiten.
Energia iturri berriztagarrien erabilerak duen garrantziaz jabetzeko esperientzia bikaina!
Igandea, 10 de Maiatza de 2020
