Euskararen eguneko ospakizuna

Abenduaren 3an, Euskararen Eguna izan zen eta gure eskolan asteartean 5 ospatu genuen. Goizean goiz, sartu bezain laster, Euskara Batzordeko kide guztiak ongi etorria eman ziguten eta 6.mailako ikasleek bertsoak bota zituzten.

Ekintza politak egin genituen egun hau ospatzeko:

-Lehen Hezkuntzako ikasleak ginkana batean parte hartu genuen.

- Haur Hezkuntzako umeak “Aho bizi, belarri prest” lemarekin dominak eta pankarta txikiak prestatu genituen.

-3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleak Antzokira joan ginen jaialdi batera, bertan soka-tirara jolastu genuen, Juanita Ibaibarriaga literatura lehiaketaren sariak jaso genituen, Karaokean abestu genuen…

-Haur Hezkuntzako ikasleak eta 1. eta 2. mailako ikasleak ere festa izan genuen eskolan, arto bilketa jolasa, dantzak, aurpegiak margotu…

Gainera, aurten ere Juanita Ibaibarriaga lehiaketa litararioaren sariduna izan dugu eskolan, Ane Ceballosek, 3.mailako ikasleak, irabazi du. Eta María Garcíak, 3.mailako ikasleak,  Antzokiko bingoa abestu zuen.

Egun polita pasatu genuen benetan!

URTEAK EGUN BAT DU EUSKARA OSPATZEKO, EGUN GUZTIAK EUSKARAZ GOZATZEKO!

 
%user(r)en irudia
Euskara Batzordea