Halloween is fantastic!

Urriaren 28an, Halloween ospatu genuen Eskolabarrin. Pandemia aurreko urteetan bezala, Eremu akademiako "teachers", ikastetxeko Ingeles Batzordeko irakasleekin koordinatuta, hainbat ekintza antolatu zituzten, beti ere IGEren lankidetzarekin.

Haur Hezkuntzako umeek alde batetik eta, bestetik, 1., 2. eta 3. mailako ikasleek, talde txikietan parte hartu zuten beraientzat prestatutako "Mini jokoetan": "Memoria jokoa”, "Bota uztaiak", "Egin eskeletoa”, “Bowling”, “Zer dago kutxan?”, ... Eta 4., 5. eta 6. mailako ikasleek irudimena garatzeko aukera izan zuten “Create your monster" jarduerarekin.

Mozorrotzeaz eta primeran pasatzeaz gain, ospakizun honen helburua, ingelesaren erabilera indartzea da eta umeak, jolas eta jai giro batean hizkuntza hau komunikatzeko erabiltzea da.

Guzti honetan, Ingeles Batzordeko kideen kolaborazioa ere izan dugu: ikasleek, aurreko egunetan eskola apaintzen eta, bestalde familiak arratsaldeko jardueran parte hartu bait zuten. Mila esker zuen laguntzagatik!!

Eta urtero bezala, ume guztiek sorpresa bat jaso zuten “Trick or treat” esan ostean. Eskerrik asko IGEri opari honengatik!

We love Halloween! Halloween is fantastic!

%user(r)en irudia
Itxasne