Happy Halloween!!!

On Friday 30th we celebrated Halloween at school. Iaz bezala, IGEko laguntza izan dugu aurten ere: goizean patioa apaintzen eta arratsaldeko xehetasun guztiei akababera ematen egon ziren. Arratsaldeko festan ere parte hartu zuten, laguntzaile eta argazkilari gisa. Aurten “English Commission” eko gurasoak ere gurekin izan ditugu. Thank you very much!!! Eremu akademiako “teachers”ek ikaslego guztiarentzat hainbat jolas ingelesez antolatu zituzten eta ume guztiek oso gustora parte hartu zuten ekintzetan. Thanks a lot!!! Halloween aitzaki ona da kultura ingelesaren aspektuak zein ingelezko edukinak barneratzeko. Ikasleek erraz motibatzen baitira hain gustoko duten ospakizun honekin. Mozorrotzeaz eta primeran pasatzeaz aparte, ume guztiek opari gozo-gozo bat jaso zuten "Trick or treat" esateagatik. Eskerrik asko IGE, sorpresa honegatik!! We had a great time!!!!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne