Hauteskundeak 2019

Urriaren 16an, Eskolabarrin hauteskundeak ospatu ziren, Ingeles, Ingurumen eta Euskera Batzordeetako kideak berrizteko. Ekintza hau bi urtetik behin egiten da eta aurten, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek parte hartu dute. Kanpaina prestatzen (hautagaien aurkezpenak, mitinak, propaganda kartelak, etab) ia hilabete eman ondoren, asteartean, botazio eguna izan zen. Dena normaltasunez igaro zen eta botoen zenbaketa bukatu ondoren, batzorde bakoitzeko ikasle hautatuak badakizkigu; beheko argazkietan ezagutuko dituzue! ZORIONAK irabazleoi eta beste hautagai guztioi MILA ESKER!!! Udaletxetik eta Eremutik etorri ziren hiru interbentoreei ere, gure eskerrik beroena zuen laguntzagatik; Fernando Aranberri (euskera), Rosa Cid (ingurumena) eta Eider Cid (ingelesa). Guztion artean posible izan da honelako ekintza polit eta berezia berriz ere aurrera eramatea.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Itxasne