Hauteskundeak Eskolabarrin

Bi urtetik behin eta aspaldi egiten den bezala, atzo urriak 6, Eskolabarrin Hauteskundeak ospatu ziren, Ingeles, Ingurumen eta Euskera Batzordeetako kideak aukeratzeko. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek parte hartu zuten ekintza honetan eta kanpaina prestatzen (hautagaien aurkezpenak, mitinak, propaganda kartelak, etab) ia hilabete eman ondoren, atzo botazio eguna izan zen. Dena normaltasunez joan zen eta botoen zenbaketa bukatu ondoren,  batzordeetako ikasleen ordezkariak nortzuk izango diren ezagutzen ditugu. ZORIONAK irabazleoi eta beste hautagai guztioi MILA ESKER!!! Udaletxetik etorri ziren, bai Euskara zein Agenda 21eko teknikarien partaidetza eta laguntza eskertzen ditugu eta gurekin egon ziren amatxo guztiei (Ingeles Batzordea eta IGE) ere eskerrak ematen dizkiegu. Guztion artean posible izan da honelako ekintza polit eta berezia berriz ere aurrera eramatea.

 

 

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne