INAUTERIAK 2020

 Inauteriak datoz, oso gutxi falta da! Zuen mozorroak prest izateko ordua da! 

Honako hau izango da inauterietako programazioa: 

-ESKOLAKO KALEJIRA “TXORIMALO” (Otsailak 25, asteartea): 

15:00etan umeak etorri behar dira eskolara eta kalejira 15:30etan Goienkaletik hasiko da. Irteera 17:00ak aldera izango da. 

Euria eginez gero, kalejira bertan behera geratuko da eta ikaslegoak Antzokian egingo ditu prestatutako dantzak. Horretarako, ikaslegoa 14:45ean Antzokian egon behar da. (Jantokian geratzen diren umeak Antzokira irakaslegoarekin joango dira).

Haur Hezkuntzako familien sarrera 15:15ean izango da eta Lehen Hezkuntzako familien sarrera 16:00etan. Guztion laguntza beharrezkoa da denok umeak ikusi ahal izateko, dantzak bukatzean H.H.ko familiak atera eta beste familiei sartzen utzi.

Ikaslegoaren irteera gelaka egingo da dantzak bukatzerakoan, kalean itxaron (17:00etan gutxi gora-behera).

 

Denok gonbidatutak zaudete gure dantzarekin gozatzera.

 

 

%user(r)en irudia
Eskolabarri