Inauteriak datoz!

 Inauteriak datoz, oso gutxi falta da! Zuen mozorroak prest izateko ordua da! 

Honako hau izango da inauterietako programazioa:

-EGUEN ZURI  (Otsailak 16, osteguna)

16:00ean Plazan Oilarraren jokoa.

17:30etan, Plazan Diskojaia 

Euria eginez gero, Aritzmendi frontoian.

OHARRA: Gogoratu lanaldi jarria daukagula. Beraz, arratsaldez ez dago klaserik.

 

-HARTZA EGUNA (Otsailak 17, ostirala): 

18:30ean, Santixapeko iturritik kalejira hasiko da. Animatu Kokoz jantzita etortzera!

 

-ESKOLAKO KALEJIRA "Superheroiez" (otsailak 21, asteartea)

15:00etan umeak eskolara etorri behar dira eta kalejira 15:30etan Goenkaletik hasiko da. Irteera beti bezala eskolatik izango da. 

Euria eginez gero, kalejira bertan behera geratuko da eta ikaslegoak Antzokian egingo ditu prestatutako dantzak. 

Haur Hezkuntzako familien sarrera 15:15ean izango da eta Lehen Hezkuntzako familien sarrera 16:00etan. Guztion laguntza beharrezkoa da denok umeak ikusi ahal izateko, dantzak bukatzean H.H.ko familiak atera eta beste familiei sartzen utzi.

 

Denok gonbidatutak zaudete gure dantzarekin gozatzera.

   
%user(r)en irudia
Ana