MUGIKORTASUNA TAILERRA 2.MAILAN

 

 2.mailako ikaslegoa Mugikortasuna tailerra burutzen ari da. Tailer hauek Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailetan egiten dira gure Ikastetxeko Urteko Planean txertatuta daudelarik.

Diego Mendozarekin (  Ermuko Udaletxeko Ingurumen heziketa kudeatzailea )  ikaslegoa gure herriko mugikortasun jasangarriari buruz hainbat ekintza lantzen ari da: herritik oinez mugitzearen garrantziaz, eskolako ateraino kotxez hurbiltzea ekiditzea espazio gehiago  zein segurtasun gehiago izateko ,..

Hurrengo astean irteera egingo dugu herria aztertzeko  eta  ikusteko ea errespetatzen diren espaloiak, zenbat denbora irauten dute semaforoek oinezkoentzat eta zenbat  autoentzat ,...

Ohartxoak prestatu ditugu gogorarazteko Adi egon!  Argazki gehiago jarriko ditugu eta.

 

 

 

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Lutxi Pérez