Ongi etorri, Xabier Olaso!

Astelehen arratsaldean, 1.eta 2. mailako ikaslegoak literaratur topaketa izan zuen Xabier Olasoren eskutik. Oso saio dibertigarria zein anitza izan zen: musika, asmakizunak, olerkia, umeek prestatutako galderak,... eta liburu guztiak sinatu zituen errimadun dedikatoria gehituz. Oso ekintza polita izan zen.

Xabier Olasok behin baino gehiagotan irabazi ditu Haur eta Gazte literatura lehiaketak bere liburuekin eta argi laga zuen badakiela bere artea transmititzen modu egoki batean.

Aktibitate hau irakurzaletasuna sustatzeko ekintza bat da. Liburua irakurtzeaz gain, ikaslegoak lan bat egin zuen hainbat aspektu literarioak, hiztegi berria, onomatopeiak etab... lantzen.

Bisita eskertzeko, ikasleek haiek egindako marrazki bilduma oparitu zioten.

MILA ESKER XABIER OLASO!

Argazki bildumak

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Marijo