Whatsapp tailerra

Azken urte hauetan umeen arteko gatazkak sortzen dituen tendentzia berriari aurre egin nahian, sare sozialak eta, batez ere, whatsapp aplikazioaren erabilera okerra, 6. mailara Gizarte Zerbitzuko Cristina etorri da honen erabilera arduratsuari buruzko tailer bat ematera 6. mailan.

Honetan whatsapparen alderdi positibo eta negatiboei buruz hitz egiten da, umeek beraien esperientziak kontatuz eta, hortik abiatuta sor ditzakeen gatazken ebazpenean sartuz., lagun birtualari buruzko azalpenak eta  ciberbullyinga ere landu egiten da.

Tailer honen leloak "Ez izan hain ausarta Whatsappen bidez", argi utzi behar die zein garrantzitsuak diren aurrez aurreko harremanak eta, ezin dela chat batean edozer publikatu, ondorio larriak izan ahal dituelako.

Bukatzeko irtenbideak bilatu dira eta gelako Whatsapp ondo erabiltzeko aholkuak ematen zaizkie.

Ea honen beraien arteko harreman osasuntzuak sortzeko laguntzen dien.

%user(r)en irudia
Jose Luis Clemente