Zalantzak argitzeko bilera

Gaur, Lobianon izan dugun bileran, Ermuko udaletxeko eta Mankomunitateko teknikarien laguntzaz, hondakinen inguruko eta hauen kudeaketari buruzko zalantzak argitzeko aukera eskaini zaigu ikastetxe guztioi. Izan ere, Agenda 21 proiektuan aurten lantzen ari garen gaia baita. Orain, eskolako gainontzekoei  azaldutako guztia helaraziko diegu.Ondoren, guztion artean, herriko diagnostikoa egin, eta udalbatzarrera gure proposamenak eta konpromisoak eramango ditugu.

%user(r)en irudia
Ingurumen Batzordea