
Atzo goizean 4. mailako neska-mutilek, Ermuko Udal Liburutegia ezagutzeko aukera izan genuen. Berriztu denetik, lehen bisita gidatua izan da eta oso polita gelditu dela esan behar dugu.
Markelek, bertoko langileak, txoko guztiak erakutsi eta oso ondo azaldu zizkigun bakoitzaren ezaugarriak.
Bukaeran, irakurketaz gozatzeko denbora izan genuen eta batzuk komikiak maileguan hartu genituen. Oso gustora egon ginen eta berriro ere bueltatuko gara, bai irakurtzera edo talde lanak egitera!
Eskerrik asko, Markel!
Argazki bildumak
Asteazkena, 29 de Maiatza de 2024


