
Egunon! Atzo buru belarri egin genuen lan proiektuetan, tailerretan, ludotekan... baina hemengo janariari esker beherala berreskuratzen dugu indarra egunari aurre egiteko, goxo-goxo dago eta. Dena den, bigarren eguna izanda, nekea nabaritzen da eta gaur gehiago kostatu zaigu ohetik altxatzea. Gaur ere, eguna ezinhobea daukagu, orduan gosalduta jada, bagoaz kanpora gauza gehiago ikastera! Gero arte!
Asteazkena, 20 de Otsaila de 2013

