25 urte jasangarritasunaren alde

Azaroaren 5ean, Eskolabarri, Donostiko Kursaalean,  Jasangarritasunaren alde bete diren 25 urteak ospatzeko antolatu zen ekitaldira gonbidatua izan zen. Bertan, ikuskizun desberdinekin gozatzeaz gain, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiriaren banaketa egin zen.   Aurten bandera berdea lortu duten 23 eskola berri hauekin, Eskolako Agenda 21en parte hartzen dugun 460 eskoletatik, %20 gara Ziurtagiri hau  daukagunak. Hori dela eta zoriondu gintuzten eta ildo berean lan egitera animatu gintuzten.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Ingurumen Batzordea