5 urtekoak egindako antzerkia.

Ikasturte osoan zehar "Eta zuk zein kolore duzu gutoko?" antzerkia prestatzen egon gara. Oso ondo pasatu dugu. Pertsonaiak banatu, esaldiak ikasi, ondo antzeztu, jantziak prestatu, abestia ikasi, horma-irudiak egin...taldeko lana izan da. Izugarrizko lana egin dugu baina pena merezi izan du. Emaitzak oso onak izan dira. Gurasoen, eskolakoen eta beste eskolakoen aurrean Lobianon antzeztu dugu. Urduritasuna nabaria izan da baina primeran atera da. Benetazko antzezleak izango bagina bezala. Garrantzitsuena elkarrekin oso ondo pasatu dugula.

Argazki bildumak

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Ana