
Gaur,otsailak 2,AZTERTU 2012 sari banaketa Bilborock aretoan izan da. Igor Piñeiro, Eskolabarriko 4. mailakoa,ipuina lehiaketan sariduna, pozik zegoen eta ondo lagunduta. Saria, Ana Isabel Oregi, Ingurumen eta Garraio sailburuaren eskutik jaso du Igorrek. Oso lasai erantzun ditu Urko Aristik,ekitaldiaren aurkezleak, egidako galdera guztiak eta benetako protagonista bihurtuta, une berezi bat bizi izan du.
Gainera, Isa Prietori, Ermuko ingurumen teknikariari, laginketan PARTAIDETZA luzea izateagatik saria ere, eman diote. 20 urtetan zehar AZTERKOSTA programan egindako lanagaitik hain zuzen ere. Hori dela eta, han geunden ERMUTARROK pozik eta harro sentitzeko 2 aukera izan ditugu.
ZORIONAK BIOI!! MEREZI DUZUE BENETAN!!
Larunbata, 2 de Otsaila de 2013
Seccion:
