Kaixo lagunok!! Bi eta hiru urteko umeak gara eta orain bazkaltzeko ordua denez, jantokian gaude. Eskolako jantokian primeran bazkaltzen dugu eta noski, DENETARIK: Babarrunak, makarroiak, zerbak, okela, arraina, fruta, espinakak … Bai bai espinakak ere, Popeyeren indarra izateko!!!
Gainera, gauza asko ikasten ditugu: Ogia banatzen, eserita egoten, mahai tresnak erabiltzen … Batzuetan andereñoaren laguntza behar dugu baina gehienetan bakar bakarrik jaten dugu.
Eta bazkaldu ondoren, hortzak garbitu eta … JOLASTERA.
Ah! eta den dena jaten badugu eta ondo portatzen bagara … SARIA, izar berdea lortzen dugu, hau zortea!
ON EGIN!!
Osteguna, 29 de Apirila de 2010
