Berano-Txikiko Irteera Familiarra

Partehartzaile guztiak

Urtero bezala, Berano-Txikiko irteera familiarrak arrakasta handia izan du, bai partehartzaile kopuru handiagatik, baita bizi izan dugun giroagatik ere.
Sirimiria izan arren, inork ez zuen irteera bertan behera utzi, horrela goizeko 10:00etan bildutako guztiok bukatu genuen proposaturiko ibilbidea.
Aurten goraipatzekoa da, batez ere, 2 eta 3 urteko ume eta familien partehartzea, oso ondo portatu eta ibili baitziren.
Familia osoak ikusteko aukera ere izan dugu, aiton-amonak barne.
Espero dugu, posible bada, datorren urtean jende gehiago apuntatzea.

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Richard