Bizkaiko Ikastetxeetan Balaunaldien arteko esperientziak

Gaur bertan, EDE Fubdaziotik jaso dugun korreoa publikatu nahi genuen "Belaunaldien arteko esperientziak" priektua zuekin eta nahi duen guztiekin partekatzeko. Guri asko guztatu zaigu eta hemendik gure zorionak EDE Fundazioarentzat egindako lan politagatik.

 

Duela hilabete batzuk Belaunaldien arteko esperientziak proiektua jarri genuen abian Bizkaiko ikastetxeetan EDE Fundazioaren Ezagutzaren Zentrotik, BBKren Gizarte-ekintzarekin batera finantzatuta. Proiektuaren azken xedea Bizkaiko unibertsitateez bestelako ikastetxeetan belaunaldien arteko programak garatzea da.

Proiektuaren garapenean, hainbat esperientzia ezagutzeko, horien artean zuena, eta horiek aurkezteko webgunea sortzeko aukera izan dugu. Horrez gain, guneak antzeko programak abian jartzeko baliabideei buruzko informazio baliagarria eskaintzen du.

Proiektuko webgunera sar zaitezkete esteka honen bidez:
http://relacionesintergeneracionales.net/

Aukera hau aprobetxatu nahi genuke berriro ere zuen laguntzarengatik eskerrak emateko, zuen laguntzarik gabe ezin izango baikenuen lana garatu.

 

Zuen gustukoa izatea espero dugu eta interesa dakiekeen erakunde edo pertsona guztien artean zabaltzera animatzen zaituztegu.

%user(r)en irudia
Eskolabarri