Ermuko mugikortasunaren diagnostikoa egiten

Aurten, Agenda 21 programa barruan mugikortasunaren egoera aztertu eta diagnostikoa egingo da.Programa honek, ikasleak parte hartzaileak izanez eta horien gaitasunak garatzen saiatuz, arazoak konpontzeko kapazak izan daitezen jasangarritasuna lortzeko hezkuntza sustatzen du.

Ingurugiro batzordeko ikasleak, Ermuko mugikortasunaren diagnostikoa egiteko, Udaltzaingoaren kideekin eta Udal Bulegoko Teknikariekin egon dira. Ikasleek, mugikortasun baldintzak hobetzeko Udaletxeak hartutako neurriak, Udaltzaingoaren funtzioak, agenteek eguneroko lanean aurre egin behar izaten dieten arazo garrantzitsuenak eta egun bakoitzeko isun kopurua ezagutzeko interesa adierazi dute.

Gainera,trafikoa kontrolatu eta kudeatzeko kamaren irudiak biltzen diren gela ikusi dute eta, Udaltzainek aste betez probatu izan duten auto elektrikoaren ezaugarri eta funtzionamendua ezagutu dituzte.

Jarraian, egun gutxi barru Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren berrazterketa dela-eta, San Antonioko baselizan irekiko den erakusketa ikustera joan dira. Hiri-antolamendurako Plan Nagusia zer eta zertarako den entzutzeaz gain, bertan bildutako material grafikoa ikusi eta ezagutu dute, hiriaren hazkundea modu armoniko eta jasangarriaz ordenatu eta antolatze aldera egiten diren lanen berri jasoaz.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Marijo