Eskolabarrik Euskadiko Eskola Jasangarrietako Gazteen II Konferentzian parte hartzen du

Apirilean zehar Euskadiko Eskola Jasangarrien IRAES 21 sareko 20 ikastetxe baino gehiagok,Eskola Konferentziak (Confint) egin dituzte. Hauetan, Brasil edo Euskadiko Confint-eko Arduren Gutunaren inguruan hausnartu,planifikatu eta jardun dute.
Maiatzaren 12an Euskadiko Eskola Jasangarrien 2.Konferentzia burutzeko 19 ikastetxetako 80 ikasle bildu ziren Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean. Konferentzia
arrakastatsua izan zen eta bertan ikasleek esperientziak trukatu zituzten eta proposamenen eztabaida burutu zen “IRAES 21-ko Ikasleen Deia” gorpuzteko. Agiri honetan, Brasilgo Confint-eko Arduren Gutunaren baloreak aditzera emateko eta bertan agertzen diren konpromisoak garatzeko ekimenak jasotzen dira.
Konferentziaren balorazioa oso positiboa izan da ikasle eta irakasleen partetik, gazteen partaidetza eta inplikazioa nabarmendu dute. CONFINT-Euskadi Konferentziak hartu duen
garrantziaren adierazgarria da inaugurazioan parte hartu zuten pertsonalitateak, UNESCO Espainiako Presidentea den Luis Ramallok, Jaurlaritzaren Biodibertsitateko Zuzendaria den German Alonsok eta Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendaria den Candi Hernandezek.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Marijo