
Urriaren 5-9 egunetako astean gure eskolan “Eskolako bidea “ proiektua jarri dugu martxan , Debabarrenan proiektu honetan parte hartzen lehenengoak garelarik. Ekimena Udaleko ingurumen sailean lantzen diren gaien barne txertatzen da –mugikortasun jasangarriaren atalean- estreinakoz aurtengo 2009-2010 ikasturtean.
Proiektu honen helburirik nagusiena umeak era autonomo eta seguruan bertaratzea da.
Jardueraren koordinazioa Isabel Prietoren ,ingurugiro tailerren arduradunaren , Jose Francisco Ciden , udaleko ingurugiro teknikariaren eta Eskolabarriko zuzendaritzaren eskutik aurrera eraman da.
Hau martxan jartzeko ezinbestekoa izan da ama batzuek eskeini diguten laguntza. Beraien lana izan da lekurik arriskutsuenetan jartzea, umeei zebra bidetik pasatzean bi aldeetara begiratu behar dutela gogoraraztea, espaloitik joan behar dela gogoraraztea, etab... Ama hauek txaleko erreflektanteak zeramatzaten.
Kurtsoan zehar jarraipena izango du proiektu honek ikasleak modu seguru eta autonomoan etortzen animatzen jarraitzeko.
MILA ESKER PARTAIDE GUZTIOI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
