
Udako oporrak pasatu ondoren,eskolara bueltatzea etxeko txikientzat ez ezik, gurasoentzat ere izugarrizko esfortzua izan daiteke. Eskolako materiala, arropa eta bestelako produktuak erostea diru asko izaten da baina, ingurumen-kostu handia ere ekar dezake.
Kontsumitzaile independienteen Federazioak esan du Euskal Herrian 2010ean eskolara bueltatzeko kostua 928 euro seme-alaba bakoiteko, bataz beste, izan zela. kantitate hori nabarmen murriztu daiteke gure seme-alabei egoera onean dagoen aurreko kurtsoko materiala (estutxe, motxila, arropa etab...)erabiltzeko garrantzia jakinaraziz. Kurtso bakoitzean material berria erosteko eta kontsumitzeko etengabeko mezuen aurrean, gauzak zaintzeko balioa landu beharko genuke beraien etorkizunerako garrantzitsuak diren elkartasuna,eskuzabaltasuna eta bestelako gaiak gehituz.
Dena den, berrerabiltzeko aukerak aparte,urtero berriztu beharko den material kopuru handia izango daiteke. Kasu honetan, erosketa arduratsua egiteko irizpideak kontuan hartzea komenigarria da gure inbertsioak gizarte eta ingurumen kalterako eragina ez izateko.
