Eskolabarriko 6. mailakoek, Agintzari Gizarte Ekimeneko Koop. Elkarteak antolatu duen "Familia Eskola" Programa pilotoan parte hartu dute.
Programa Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Ermuko Udalak bultzaturik eta Eskolabarri eta Euskadiko beste bi eskolen laguntzarekin garatu da.
Ekimen honen bidez, familiara hurbiltzeko bide berriak frogatzeaz gain, familia kontzeptuaren gainean hausnarketa egitea ere bultzatu da.
Programatutako guztia lortzeko, profesional espezializatu batek bideratutako saio dinamikoak garatu dira.Lan saio hauetan aiton-amonak, ikasleak eta guarsoak parte hartzeko aukera izan dute.
Bukatzean egin den ebaluaketan, guztiek oso positibotzat eta aberasgarritzat ematen dute esperientzia.
Argazki bildumak
Asteazkena, 17 de Azaroa de 2010
