Hilabete honetan 4. mailako ikasleok “Erreka tailerra” egin dugu Isarekin. Errekako ekosistema landu eta bertan bizi diren animaliak eta landaretza ezagutu ditugu. Lehenengoz, eskolan fitxa batzuen bidez eta gero Errekaldera joanez.
Benetako abentura izandakoa! Heltzerakoan, ura oso zikina zegoela konturatu ginen eta SOS deiak telefonorara deitu genuen. Berehala, Ertzaintza gerturatu zen. Baina haiek ailegatu baino lehen Errekaldeko igerilekua garbitzen ari zirela konturatu ginen. Lokatza, besterik ez zen! Eskerrak! Piszina gainetik ura oso garbia zegoen eta bertan, apoen arrautzak eta errekako beste animaliak ikusi ditugu. Joan baino lehen, poliki-poliki animaliak bere bizitokian laga ditugu.
Astelehena, 3 de Maiatza de 2010
