Pasadan astean, Informazio eta Komunikazioaren Teknologia Berrien erabilera seguruari buruz aritu ginen. Astelehenetik ostiralera,ekintza desberdinen bidez, gaia ikaslegoarekin landu zen, on-line jolasak, Ertzantzak emandako Giza Sareen segurtasunari buruzko hitzaldia…, ekintza hauek modu positiboan baloratuak izan dira.
Ostiral eta larunbatean, familiei eta irakaslegoari zuzendutako, Eskolabarriko Heziketarako 10. Mintegia izan genuen, “Teknologia berrien erabilera egokia eta onuragarria familia arloan” izenburua zuena.
- Ostiralean, Sergio Díaz Martínez-ek emandako hitzaldian parte hartu genuen. Honetan, orri fidagarriak, klabe seguruak, giza-sareak… landu genituen, gaur egun, gure seme-alabetan eragina duten kontzeptuak. Hitzaldia bukatzerakoan, tarte bat izan genuen galderak egiteko eta zalantzak argitzeko.Ondoren, denon artean, Teknologia Berrien erabilera egokiaren dekalagoa sortu genuen. ( dekalogoa erantsita azpian).
-Larunbatean ere, Sergio Diézen laguntzarekin, aurreko egunean azaldutako adibide batzuk praktikara eraman genituen. Kontu posta elektronikoa sortu genuen, modu arin batean erroldaketa-ziurtagiria nola eskatu ikasi genuen, spotify moduko dohainiko-zerbitzuetara nola iritsi, Eskolabarriko web-orrira nola sartu eta bertan iritziak eta komentarioka egin, "mobil-inteligenteak" dituzten aukerak ezagutu...
Mintegi hau positiboa eta oso praktikoa iruditu zaigu, bai eskolan bai familiarekin erabiltzeko. Gainera Teknologia Berrien abantailak eta arriskuak ezagutu ditugu.

