
Deba ibaiak urteetan guri emandakoa itzultzea helburu duen boluntarioen programa.
Azaroaren 6an eta 13an Deba Ibaia garbitzeko borondatezko lansaioak burutuko dira herritarrak ibaian pilatzen den zabor kopuruaz sentsibilizatu asmoz.
Lansaioen egunak:
AZAROAK 6: Eibar, Mallabia, Ermua eta Soraluzen.
AZAROAK 13: Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun.
Nork har dezake parte: Interesa duen edonork; 18 urtetik azpikoek lagunduta joan behar dute.
Izena emateko deitu 943 82 01 10 telefonora edo idatzi riodeba@debegesa.com helbidera urria amaitu baino lehen.
SARIAK
IBAI LAGUN 2011 ekimenean parte hartzen duten guztien artean mendiko GPSa eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskutik bi pertsonentzako FLYSCHa ikusteko bisita bat zozkatuko dira.
ZOZKETA EGUNA: 2012ko urtarrilaren 15ean.
