
Inauteriak datoz, oso gutxi falta da! Zuen mozorroak prest izateko ordua da!
Honako hau izango da inauterietako programazioa:
-EGUEN ZURI (Otsailak 24, osteguna):
17:00etan, Plazan Diskojaia.
OHARRA: Gogoratu lanaldi jarria daukagula. Beraz, arratsaldez ez dago klaserik.
-HARTZA EGUNA (Otsailak 25, ostirala):
18:30ean, Plazatik kalejira hasiko da.
-ESKOLAKO KALEJIRA "Indio" (Martxoak 1, asteartea):
15:00etan umeak etorri behar dira eskolara eta kalejira 15:30etan Goienkaletik hasiko da. Irteera beti bezala eskolatik izango da.
Euria eginez gero, kalejira bertan behera geratuko da eta ikaslegoak Antzokian egingo ditu prestatutako dantzak. Horretarako, ikaslegoa 14:45ean Antzokian egon behar da. (Jantokian geratzen diren umeak Antzokira irakaslegoarekin joango dira).
Haur Hezkuntzako familien sarrera 15:15ean izango da eta Lehen Hezkuntzako familien sarrera 16:00etan. Guztion laguntza beharrezkoa da denok umeak ikusi ahal izateko, dantzak bukatzean H.H.ko familiak atera eta beste familiei sartzen utzi.
Denok gonbidatutak zaudete gure dantzarekin gozatzera.

