
Aste honetan, gure herrian inmigrazio jardunaldiak ospatzen ari dira. Urtero bezala, aurten ere, Eskolabarrin hormairudi politak egin ditugu, larunbatean ospatzen den kultur arteko jaialdian parte hartzeko.
Baina, horretaz gain, atzo Antzokian “Azur & Asmar” pelikula ikusteko aukera izan genuen. Marrazki bizidun filme honetan bi haur erabat ezberdinak elkarrekin hazten dira anaiak izango balira bezala.
Gogoan izan: denok berdinak eta denok ezberdinak gara.
Asteazkena, 1 de Ekaina de 2011
