"Itzali telebista eta piztu liburu bat"

Liburuaren eguna ospatzeko, bezperan, apirilaren 22an, ixiltasunean eta musika lasaia entzunez, irakurtzeari tarte bat eman genion arratsaldeko lehen orduan. Ondoren 4, 5 urtekoek eta Lehen Hezkuntzako guztiek, liburu zuriak zituen hormairudi bat kolorez bete zuten, bakoitzak irakurmenari edo liburuei buruz idatzitako slogan edo esalditxoarekin. Eskolako txikienek ere irakurtzeko momento bat izan zuten eta orri banatzaile polita egin zuten. Ekintza honekin, irakurzaletasuna bultzatu nahi dugu gure ikasleen artean, bai euskeraz, ingelesez zein erderaz eta irakurtzearen garrantziaz ohartaraztea.

%user(r)en irudia
Itxasne