Kontsumo tailerrak.

Atzo, martxoak 15, Kontsumitzaileen Eguna ospatu zenez, gaur gure eskolan kontsumo saioak landu dira. Horretarako, 1. mailako ikasleek jostailuen erreziklaia landu dute. Plastikozko plater batekin oso txotxongilo polita sortu dute. 2. mailakoek yogurta naturala egin dute. Bihar jakingo dugu ea ona dagoen! 3. mailakoen saioak produktu naturalen erosketa bultzatzen du. Horretarako produktu ezberdinen etiketak irakurri eta bertan agertzen diren osagaiak aztertu dira. 5. mailakoek publizitatearen inguruan hausnarketa egin dute. Iragarkietan zernolako baliabideak erabiltzen diren landu dituzte. Bukatzeko, 6. mailakoek saioan tabakoak dakarren kalteari buruz hitzegin dute. Hau hobeto ulertzeko esperimentu bat egin dute. Zenbat ikasi dugun!!!

%user(r)en irudia
Pilar Prieto