Kontsumo taillerrak.

Martxoak 15, Kontsumitzaileen Eguna ospatu zenez, atzo gure eskolan kontsumo saioak landu genituen. Horretarako, 1. eta 4. mailako ikasleek botatzeko ziren materialekin karpetak eta jostailuak sortu zituzten. Bai karpeta eta txotxongilo politak!
2. mailakoek jogurta naturala egin zuten. Bihar jakingo dugu ea ona dagoen!
3. mailakoen saioak produktu naturalen erosketa bultzatzen zuen. Horretarako produktu ezberdinen etiketak irakurri eta bertan agertzen diren osagaiak aztertu ziren.
5. mailakoek, fakturen irakurketari buruz hitz egin zuten.
Bukatzeko, 6. mailakoek saioan tabakoak dakarren kalteari buruz hitzegin zuten. Hau hobeto ulertzeko esperimentu bat ere egin zuten.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Pilar Prieto