Mila koloredun mundu baten alde!

3.mailakoek ikaslegoaren aurrean iragarkia antzezten dute

MILA KOLOREDUN MUNDU BATEN ALDE!

3.mailakoek kontsumoaren gaia landu dugu Inguruneko azken gaian. Gabonetan kontsumora bultzatzen gaituzten milaka iragarki behin eta berriz errepikatzen dituzte telebistetan. Hau dela eta, guk gure etxeetara iritsi diren jostailuen katalogoak aztertu ditugu. Dena arrosa edo urdina da! Mutilentzat edo neskentzat! Noiztik dira jostailuak mutilentzat edo neskentzat? Ezin ahal du mutil batek,“neskentzat” katalogatuta dagoen jostailu batekin jolastu? Edo alderantziz?
Hausnarketa egin ondoren, geuk beste gelentzako iragarki bat egitea pentsatu genuen. Katalogoetako mundu arrosa eta urdina gaitzetsiz eta mila koloredun mundu bat aldarrikatuz!
Mila esker iragarkia egiten lagundu diguzuen guztiei, batez ere amantal laga dizkiguten 2.mailakoei.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Laura