
Aurtengo ikasturtean zehar ikasleek mugikortasun arazoen inguruko diagnosia egin dute, kutsadura, trafikoa eta saihesbidearen eraikuntzaren beharra aztertuz.
Hirurogeita hamar haur eta gaztek Udalbatzarra eratzen duten zinegotziekin bildu dira gaur goizean. Saio bizi eta interesgarri horretan talde bakoitzak egindako gogoetak azaldu ditu eta garapen jasangarria lortze aldera horiek hartu dituzten konpromisoak publiko egin.
Ikasturtean antzemandako arazoen artean, besteak beste, ondorengoak ditugu: espaloietan altuera gutxiagoko lekurik ez izatea mugikortasun arazoak dituzten pertsonen kaltetan; bizikletentzako bide gorriak egiteko aukera; espaloien tamaina edo zabalera eta oinezkoek lehentasuna duten guneetan autoak aparkatzea.
Ikasleen galera eta eskariei erantzuten jardun dute Carlos Totorikak, alkateak, eta baita ere, Inguru Giroko zinegotziak, Felix Prolek. Hainbatean haurrek planteaturiko gauzak ontzat eman eta gauzagarritzat jo dituzte, datozen asteetan ezarriko direlarik aginduz.
