“Denok berdinak denok ezberdinak” programari jarraipena emanez, gaur 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleok, itsuen mundua gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, ONCEko bi pertsonen bisitari esker. Bideo bat ikusi ondoren,teknologiarekin zer ikusia duten tresna desberdinak ezagutu ditugu eta beraien eguneroko bizitzan nola laguntzen dieten erakutsi digute. Saioaren bigarren zatian, umeak, begiak estalita, itsuen makilekin ibili dira eta baita goalballean jolasteko aukera izan dute. Oso interesgarria izan da eta ekintza honetan bizitzarako hainbat balore (enpatia, elkartasuna eta autonomia) landu dira. Mila esker Conchi eta Juanjo!!
Ostirala, 11 de Apirila de 2014

