ONCEkoen bisita

“Denok berdinak denok ezberdinak” programari jarraipena emanez, gaur 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleok, itsuen mundua gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, ONCEko bi pertsonen bisitari esker. Ekintza honen lehen atalean, sensibilizazio bi bideo ikusi ditugu eta itsueei, beraien eguneroko bizitzan laguntzen dizkieten hainbat objetu erakutsi dizkigute (lupa elektronikoak, errotulki usaindunak, kolorino...). Brailleari buruz ere hitz egin digute. Saioaren bigarren zatian, umeak, begiak estalita, itsuen makilekin ibili dira eta baita goalballean jolasteko aukera izan dute. Oso interesgarria izan da eta ekintza honetan bizitzarako hainbat balore (enpatia, elkartasuna eta autonomia) landu dira. Mila esker Miren eta Juanjo zuen bisitagatik!!!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne