Pedro Horrilloren hitzaldia

Pedro Horrillo Eskolabarriko Zuzendaritza taldearekin

Pasa den apirilaren 30ean, Eskolabarrik antolatutako "Ahalegina maldan behera. Baloreetan hezi" 9.Mintegiaren barruan, Pedro Horrillo gurekin izan genuen.

Pedro Horrillo Muñoz, mintegiko gaiaren inguruan adibide ezin hobea, bai kirolaren punta-puntako mailan hainbat urteetan mantentzeagatik, bai aipatutakoa gio mailako ikasketekin, familiarekin, egunkarian idaztearekin ... elkarbanatzeagatik.

Guzti honetaz gain, denok jakin badakigu orain dela urtebete Italiako Giroan istripu ikaragarria izan zuela eta harrezkeroztik, esfortzu eta zailtasunak gainditzeko adibide paregabea izanik jarraitzen duela.

Pedrok makina bat gauza irakatsi zigun bere bizitzako laburpen zabala izan zuelarik, bai istripu egunera arte bai istriputik aurrerra. Bukatzeko, diaporama txiki bat eskeini zigun esfotzuarekiko lotuta dauden hainbat argazki komentatuz eta anekdotaz beteta eta personalagoak diren argazkiak ere tartekatuz.

Pedrorekin asko ikasi genuen,benetan gozatu genuen. Egun ahaztezina izan zen. Adibide gisa bildutako jendetzaren artean bildutako iritzi batzuk: "benetan bihotz onekoa, espero dut erabat errekuperatzea" "lan eginez eta esfortzu iraunkorra izanez edozer gauza lor daitekeela erakutsi digu"... bildutako ume askoren artean poz aurpegiak nabarmenak ziren ere.

Laster arte Pedro!

       

 

                      

 

                        

 

                      

 

                   

%user(r)en irudia
Juan A. Fernández