Apirilean landu dugun unitate didaktikoaren gaia landareak izan da. Horregatik, Popo ekarri dugu gelara, landare bat da eta guztion artean zaindu behar dugu, ureztatu, leihora atera eguzkia hartzeko, gero 5etan berriro sartu gelara... Popo panpin bat da, baina barrutik haziak ditu eta ureztatzen eta eguzkitan jartzen badugu, bere buruan belarra ateratzen da ilea izango balitz moduan.
Umeak oso pozik daude Popo gelan egoteagatik eta oso ondo zaintzen dute, egunero gogoratzen dituzte Popo behar dituen ardurak.
Asteartea, 4 de Maiatza de 2010
