San Martin eguna baino bi aste lehenago, San Martin azoka proiektoa martxan jartzen dugu. Egun horretarako behar dugun guztia aurretik prestatzen hasten gara: hormairudiak artístika orduetan, kontuak matematiketan, kartelak informatikan,…
Egun honetan 8.30etarako bagabiltza lanean. Guztiok parte hartzen dugu: Ikasleak, familiak , irakasleak eta ez dozenteak.
San Martin egunean bertan eskulan tailerrak egiten dira. 1., 2., 3., eta 4. mailetako haurrek parte hartzen dute eta benetan gauza dotoreak egiten dituzte etxean sortzen diren hondakinak erabiliz: lepokoak, karetak, dirua gordetzeko karterak eta argazkiak jartzeko markoak. Hauek bai direla artistak!
Urtero bezala, erakusketa antolatu dugu. Aurten, Euskal Herriko jantziak ikusteko aukera izan dugu, bakoitza nongoa den eta beste hainbat informazioa jaso dugu. Honetaz gain, txapela, buruko zapia, abarkak, gerrikoa,…nola jartzen diren jakiteko tailerra izan genuen
