San Martin ospatzen, primeran pasatu dugu!

Ermuan, larunbat honetan, San Martin azoka ospatu dugu eta azken urteetan bezala, Eskolabarri ere bertan egon da. 5. eta 6. mailako ikasleak, denok ekarritako produktuekin postua jarri dugu eta nahiz eta hasieran, oso urduri egon primeran pasatu dugu. 1. eta 4. mailako ikasleak berriz, tailerretan parte hartzeko aukera izan dugu eta eskolako txikienak berriz, postura, erakusketara, eta tailerretara, gure familiekin hurbildu gara.. Ze ondo pasatu dugun denok!!
Eta ahaztu gabe, eskerrik asko guztoi zuen laguntzagatik!!

%user(r)en irudia
Edurne